Ekitaldi honek esperientziak trukatzeko gune bat sortu nahi du, euren lurraldeetan garapenerako bultzatzaile gisa eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa lan egin duten Tokiko Ekintza Talde ezberdinen artean.
Topaketa hau, halaber, kultura- eta sormen-jarduerek landa-eremuak nola indartu ditzaketen aztertzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izango da, hala nola, despopulazioa, nahi ez den bakardadea eta ezagutza eta jakituria tradizionalaren galera bezalako erronken aurrean. Landa-eremuetarako ere aukera bihur daitezke, enplegu-aukera berriak, imajinario berriak, topagune berriak eta eskualde barruan lankidetza-sare berriak sortuz.
Helburuak
- Ezagutza eta praktika onak trukatu, kulturak landa garapenerako eskaintzen dituen aukerak Leader ikuspegitik aprobetxatzeko.
- GALek kultura sustatzeko martxan jarritako estrategia ezberdinei buruzko esperientziak partekatu.
Ekitaldiaren bideora sartzeko, egin klik hurrengo estekan .
La inscripción está cerrada.