
10 de Azaroa de 2016
Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzarako EBko esparru programaren kontsulta publikoaren epea zabalik dago. EBko edozein herritar gonbidatuta dago kontsulta honetan parte hartzera programaren ezarpena hobetzeko, eta bereziki, Horizon 2020n parte hartzen duten ikerketa eta berrikuntza erakunde guztiak.
2016ko azaroaren 10a
Europako Batzordeak Horizon 2020ri buruzko kontsulta publiko bat abiarazi du, aditu independenteen laguntzarekin egiten ari den erdi mailako ebaluazioaren barruan. Honen helburua Esparru Programa honen funtzionamendua hobetzea eta hurrengoaren oinarriak ezartzea da. Kontsulta 2017ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Galdetegia ingelesez dago eskuragarri hurrengo estekan , nahiz eta erantzunak Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialetan bidal daitezkeen.
EBk ia 77.000 milioi euroko aurrekontua esleitu dio Horizon 2020 Esparru Programari ikerketa eta berrikuntzarako 2014tik 2020ra bitarteko aldirako. Programa hau arautzen duten araudiek Europako Batzordeari eskatzen diote bere ezarpenaren erdiko berrikuspena egitea 2017ko abenduaren 31rako.