Ekintzailetza ikastaroa landa eremuan. 7. edizioa.

13 de Septiembre de 2022 10:00 // 06 de Octubre de 2022 13:30
Lugar de celebración
ON-LINE
Descripción

Ikastaroa 2022ko irailaren 13an hasiko da eta lau aste irauten du (40 irakastordu).

Prestakuntza online eta doakoa da.

Helburu nagusia da bertaratzen direnek landa eremuko ekintzailetza-gaitasunak indartzea : enpresa sortzeko oinarrizko urratsei buruzko informazioa lortzea, negozio-plan baten garapenean sakontzea eta zeharkako beste gai batzuetan gaitasunak eskuratzea, hala nola komunikazioa, lankidetza eta beste ekimen batzuekin sinergiak sortzea. Horrez gain, parte hartzaileek landa-eremuetan beren proiektu ekintzaileak garatzeko gaitasunak garatuko dituzte.

Helburua den publikoa :
  • Proiektua analisi fasean edo abian jartzekotan dagoen ekintzaile bat, negozio-ideia dagoeneko aurreratuta duena.
  • Duela gutxi bere negozioa sortu duen ekintzailea, baina hobetu, jarduera dibertsifikatu eta/edo oinarrizko ezagutzak sakondu nahi dituena.

Izena emateko epea irailaren 6an amaituko da, 23:59etan. ITXITA

Eskaerak aztertu ondoren, erregistratutako eskatzaile guztiei hautaketaren emaitzen berri emango zaie posta elektroniko bidez.

Fecha inicio inscripción
Fecha fin inscripción

No requiere inscripción o la inscripción es externa.